XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRASATE'TIK EUSKALTZALEAK DEUN IÑAKI`GATIK Erri dana jakitian Euskaltzaleak Arrasate ikertzera datozela, poz pozik jarri dira, ta batez ere gertau dituzten jai ederrakin.

SOKA-TIRAKETA Orain arte aldra bi agertu dira bata Musakola'ko Gaztiak eta bestia Itxaropena bañan entzutia daukagu Garagartza eta Uribarri, auzuan ere gogor ekiteko direla.

¿Nortzuek jasoko ote dute txapelketako txol eder ura?.

ARIÑEKALARIAK Gaztiak ere gogotik dabiltz ariñeka oitutzen, onentzat txol (kopia)rekin gañera beste sari bi egongo dira.

EZPATADANTZARIAK Iturbe'tar Luka euskaltzale zintzuak gaztiak ederto jarri ditu, (...).

Aretxabaleta eta Aramayo'tik ere diñoskue pozik dagozela Arrasatera, etortzeko Ezpata-dantzariak.

ERESBATZA (BANDA) Deun Iñaki eguneko eusko erromeri eta jotaldirako ikasten ekin dotso, eta gaztiak badaukie nun jolas egin.

Euskaltzaleak batzarra meza nagusi aurretik euko dute Udaletxian, gero urak errira ekartiaren (subasta) daulako, eta itzaldia egingo du Lizardi'tar Xabier Jaunak.

AGERKAI EDO PROGRAMA Igandian argitalduko degu eta ez da izango nolanaikua, goizetik illuntzera, ba dago zer egin, entzun eta ikusi. UDALA MENDI.